
Ihesa
Ihesa
Kokoteraino zegoen. Handik alde egin behar zuen; ihes. Aske izan nahi zuen, behar zuen. Ihesa zen haren betebehar bakarra, ihesak elikatzen zuen. Ihesa, ez besterik. Baina beti topatzen zuen, modu batekoa edo bestekoa.

Batzuetan diru beharrak sortua zen.
Beste batzuetan bihotz kontuek eratzen zuten.
Inoiz osasun eskasak eragin zuen.
Gehienetan, baina, bere beldur propioak eraiki zuen.
Edonola ere, hortxe topatzen zuen beti…
hesiA

