Kolaborazioak
Bi fitxa daude Kolaborazioak atalean; opariak eta maileguak (opariak eman egiten direlako, eta maileguak eskatu).
Opariak azpi-atalean zuen idatziak argitaratuko ditugu, zuek bidaltzen dizkiguzuenak, izan ere, irakurtzen zale denak izaten du zer kontatu ere (gehienetan). Hala, ipuinen bat, narrazioren bat edo bestelako idatziren bat baduzu, eta hemen munduratu nahi baduzu, bidali kolaborazioak@kontukontari.eus e-postara. Erositako prezioan salduko dugu kontukontari.eus atarian (ortografiari edo punturazioari gainbegiratutxo bat, asko jota).
Maileguak azpi-atalean han eta hemen publikatutakoak erakutsiko dizkizuegu, egileen baimena eskuratzen dugunetan, noski.
Lotsa galdu, beraz, eta animatu!